ES · EU   |     |   HARREMANA

Larramendi

Eraikina

Eraikina

 

PROIEKTUARI DAGOZKION MAILAKO MATERIAL ETA AKABEREKIN ERAIKIA

Eraikinaren kanpo-estaldura tamainu handiko zeramikazko piezez eginiko aireztaturiko fatxadaz osatuko da.

Etxebizitzek terraza zabalak izango dituzte, zur itxurako zeramika akabera izango duten zoruekin eta barandak, altzairu herdoilgaitzez eta segurtasunbeiraz eginak izango dira.

Etxebizitzen leihoak PVC-zkoak izango dira eta gas argoidun ganberazko beira bikoitza izango dute; horrek erabiltzailearen energia- kontsumoa nabarmenki murriztuko du.

Eraikinaren atariak xehetasun guztiak zainduz eta kalitate goreneko materialez disenatuko dira.

Etxebizitzen sartzeko atea blindatua izango da, eta barruko arotzeria zuriz lakatua.

Etxebizitza guztiek lehen mailako eta energia-efizientzia goreneko etxe-tresna elektrikoekin ekipaturiko sukaldeak izango dituzte.

Logelek atedun horma-armairu txuriak izango dituzte eta, barnekaldetik, maletaapala eta arropa zintzilikatzeko metalezko barra ere izango dute.

 

 

EGUNEKO MOMENTU GUZTIEZ ERABAT DISFRUTATZEKO EREMUAK

Chill out 280 m2-ko berdegunea aisialdirako, aire zabalean, zure familia eta lagunekin gozatu ahal izateko.

 

 

ENERGIA-EFIZIENTZIA HELBURU, AURREZPEN HANDIKO ETA KUTSADURA GUTXIKO ERAIKINA

Etxebizitza-eraikin hau diseinatzeko garaian, efizientzia izan zen helburu nagusia, energia gutxiago kontsumitzeko, energiaren erabilera arrazionala ahalbidetzeko eta, aldi berean, ingurumena, kalitatea eta etxe barruko klimaren erosotasuna zaintzeko.

 

Emisibitate gutxiko beirak Berokuntza-energiaren galera eragozten dute, eta horrek energia aurrezpena dakar. Hori beirak zilarrezko geruzez tratatuta daudelako gertatzen da, eta zilarra da, hain zuzen, emisibitate gutxieneko metala. Horrela, neguan beroari etxe barruan eusten dio, eta udan, beroa etxe barrura sartzea eragozten du.

Argon gasa Arotzeriako aire-ganberetako argon gasak beiren arteko aireak baino eraginkortasun termiko handiagoa lortzen duenez, isolatzaile-gehigarri modura jokatzen du, eta barnealdea tenperaturetatik isolatzen du, neguan zein udan.

Berokuntza zentralizatua Gas naturalaren kondentsazio-galdararen bidez, etxebizitza bakoitzarentzako banakako energia-kontagailu termikoekin.

Kondentsazio-galdara Kondentsazio-galdara zentralizatuaren sistema, ur bero sanitarioa lortzeko eta berokuntza sortzeko ur lurrunaren energiaz baliatzen da, energia-galerak ekidinez. Gainera, horri esker, erregai gutxiago kontsumituko da eta substantzia kaltegarri gutxiago isuri, bai eta galdararen errendimendua eta balio-bizitza hobetu ere.